MINTZATALDEAK
Parte-hartzaileak talde txikietan batzen dira, eta haiek erabakitzen dute non, noiz eta zertarako batu: terraza baten kafea hartzeko, ibiltzeko... Helburua euskaraz praktikatzea da, beti lagun giroan.
Zure ordenagailu, tablet edo telefonotik beste euskaldun batzuekin hitz egin nahi baduzu, online eskaintza ere baduzu.
Parte-hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila eskura daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak harpidetzetan.
GURASOLAGUN
Familientzako eskaintza da; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko.
EKINTZA OSAGARRIAK
Antolatzen ditugun ekintzen bidez, beste hainbat aukera topatuko dituzu euskara praktikatzeko. Besteak beste: kultur emanaldiak, hitzaldiak; irakurzale-klubak; tailerrak (sukaldaritza, eskulanak, dantza...); Mintzodromoak...
Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak ere egiten ditugu mendilagun egitasmoan.