Pasa den igandean, Beriainera igo ginen mendilagunok Unanutik. Ikasturte honetako lehenengo irteera izan zen eta hotza nagusi izan bagenuen ere, euriak behintzat errespetatu gintuen eta ateri mantendu zen. Igoera gogor baten ostean, San Donatoko ermitan hamaiketakoa egin eta gero, beherantza abiatu ginen.

Unanura iritsi eta gero, Arbizuko kanpinean merezitako tragoxka hartu eta gustura ibili ginen solasean.

Aupa Mendilagunok!

