Atzo, mendilagunok Legairera gerturatu ginen eta ibilbide zirkular ederra egiteko aukera izan genuen. Legunberaino basoan zehar ibili ginen hitz eta pitz aldapatzar batekin topo egin genuen arte. Horrek, hala ere, eduki zuen bere alde ona. Legunbeko begitik ikusi genituen parajeak ederrak izan ziren. Ondoren, aldapan behera pixka bat jaitsi eta gero, mokadutxo bat azkar jan, haizea zakar zebilen eta, eta Legairerantz abiatu ginen. Mendilerro ertzetik egin genuen itzulerak argazki eder ugari utzi zizkigun eta goiz pasa ederra pasa genuen. Hurrengora arte, mendilagunok!
Legairetik Legunbera haizea lagun, gora mendilagun!
