Hernanialdeko mintzalagunen 2014tik daramagu euskararen erabilera bultzatzen eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak... antolatzen ditugu.
Hernanialdeko mintzalagun egitasmoa 2014an sortu zen, eta Astigarragan eta Urnietan dihardugu. Programaren sustatzaileak: Astigarragako eta Urnietako Udalak zein Hernanialdeko AEK euskaltegia dira. Baina denon asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainerako elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukagu. Ezagutu nahi dituzu?