Berbalagun programa Galdakaon 2006an hasi zen, lau urte geroago Basaurin. Harrezkero, euskararen erabilera bultzatzen eta sustatzen jarraitzen dugu. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak... antolatzen ditugu.
Galdakao eta Basauriko Udalak, Udal euskaltegiak, Basauriko Hizkuntza Eskola eta Hego Uribeko AEK euskaltegia egitasmoaren sustatzaileak dira. Baina denen asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainontzeko elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukagu. Ezagutu nahi dituzu?