Otsailaren 12an, ostegunez, izan genuen hitzordua Basozelaiko Gizarte Etxean. Orotara 20 bat lagun batu ginen oinarrizko ikastaro hau gauzatzeko; izan ere, muturreko egoera baten aurrean zelan jokatu behar dugun jakitea batzuetan hil ala biziko kontua izan daiteke.
Alazne, ikastaroaren emailea, familia medikua da Amurrion, eta ederki asko azaldu zigun teoria, gainera, power point batez lagunduta oso bisuala izan zen: hainbat egoera, jokatzeko moduak, gorputzaren jarrera… eta bitartean, parte hartzaileen galdera danak erantzun zituen! Bikaina gure irakaslea!

Teoria bukatu ostean, praktikaren momentua iritsi zen, eta hori burutzeko panpin batzuk ekarri zituen, oso errealistak, gainera! Eta ikasitakoa praktikan jartzeko momentua heldu zen: panpina baliatuz, Jon lankidea panpintzat erabiliz…kar,kar,kar! Une dibertigarriak izan genituen, gai serioetan ere umorea beti baita lagungarri!
Goian dauzkazuen bideoetan ikus dezakezue lehen aipatutakoa! Besterik gabe, oso ikastaro interesgarria, beharrezkoa, dinamikoa, dibertigarria…izan zen! Zorionak eta esker mila Alazneri eta parte hartu zuten guztiei!
EUSKARA ZU ZARA!
