Oraingo honetan KORRIKA KULTURALAREN aterkipean kontzertua eta poesia errezitaldia eskaintzen dizuegu. Musika Gorka Zabaleta kantautoreak jarriko du, eta abestien tartean Devik poesia errezitatuko digu. Plan ederra! Gainera, sarrera inbertsoa izango da; hau da, debalde eta amaieran gustatutakoaren arabera bakoitzak nahi/ahal duen ekarpena egingo du! “Free-tour” baten antzekoa, baina euskal musika eta poesiaz gozatzeko aukera izanda! Ez egin zalantzarik eta anima zaitez!
EGUNA: Otsailak 20, barikua
LEKUA: Nai Lua tetegia
ORDUA: 20:00etatik aurrera
EUSKARA ZU ZARA!
