Datorren astean, maiatzaren 20an, asteartea, Basauriko XI. Mintzodromoa gauzatuko dugu Solobarria plazan. Urtero bezala, bi txanda izango dira: goizez 10:30-12:00 bitartean; eta arrastiz 18:30-20:00 bitartean. Hiru gai ezberdin izango ditu hurreratzen denak mingaina dantzan jartzeko, baita pasta eta gailetatxoak ere!
Beraz, ez egin zalantzarik eta eman izena maiatzaren 19a baino lehen Basauriko edozein euskaltegitan, hegouribe@aek.eus helbidera idatziz edo 645 715 621 telefonora deituz! Ederki pasatuko duzu, ez zara damutuko
EUSKARA ZU ZARA