Menu Close

“EUSKAL HERRIA UNDEGROUND” LIBURUAREN AURKEZPENA

Otsailaren 13an, osteguna, gauzatu genuen liburu honen aurkezpena Pozokoetxeko Kultur Etxean, eta orotara 20 bat lagun elkartu ginen.  Mikel Urkixo da liburuaren idazlea, gure lankide ohia, eta argi asko azaldu zizkigun liburuaren nondik norakoak: zeri buruz idatzi duen, zergatik animatu zen liburua idaztera, nork lagundu dion, zein helburu duen, eta abar.

Hori guztia euskara ulergarri eta freskoan, eta berak duen berba egiteko moduari esker bertaratutakoak erraz bereganatu zituen: musika elektronikoaren hastapenak, zein kolektibok sustatu zuen musika hori, musika estilo horren barruan dauden aldaerak…eta nola ez, Euskal Herrian izan duen eragina. Azken puntu horrek debaterako eta iritzi-trukaketarako bide eman zuen, eta gustura aritu ginen entzuleak gure iritziak partekatzen, zalantzak Mikeli galdetzen eta gaiari buruz sakontzen. Benetan interesgarria! Hala izan zen, izan ere, hiruzpalau liburu saldu zituen bertan Mikelek, kar, kar kar!

Mila esker Mikeli hain hitzaldi entretenigarria egiteagatik! Liburua salgai dago norbaitek interesa badauka!