Menu Close

Elikagaien etiketak irakurtzen

Arrakastatsua izan da gaur Torrezbala Kultur Etxeko erakusketa gelan antolatuko saioa. Bertan, hainbat berbataldetako kide eta euskaltegietako ikasleen artean 30 lagun baino gehiago elkartu gara.

Hitzaldia Veronicak gidatu du, baina oso parte-hartzailea izan da lehenengo momentutik. Gaiak gure egunerokoan eragin zuzena dauka, eta jendearen jakin-mina begi bistakoa izan da, entzule askok galderak egin dizkiotelako hizlariari.

Proiektorean datu interesgarri asko azaldu dira, eta informazio guztia eraman dugu etxera hizlariak eman digu orri-sortan apuntatuta; beraz, horrek adiago egoteko aukera eman digu. Izan ere, gaur argi geratu zaigu merkatuan dauden produktu asko uste baino kaltegarriagoak direla eta, beraz, kontu handiz ibili behar dugula erosketak egitean.

Etiketak irakurtzen ditugunean zeri erreparatu behar diogun azaldu digu Veronicak, alergiek, gehiegizko kaloriek, azukreak  eta beste hainbat kontuk ekar ditzaketen arriskuak kontuan hartzeko. Bestalde, astebetean zenbat haragi, arrain, lekale, arrautza edota fruta bezalako oinarrizko elikagai jan beharko genukeen esan digu.

Jendearen galderekin ordu eta erdia ziztu bizian joan zaitu, eta konturatu orduko aurkezpena amaitu da. Eskerrik asko zure ezagutza gurekin partekatu izanagatik, Vero. Hemendik aurrera hobeto elikatzeko aitzakiarik ez daukagu!