Mota guztietako tailerrak antolatu ditu orain arte Galdakaoko Gurasolagun taldeak. Aurten, etxeko “huesitoak” egiten eman zioten hasiera 2019-20 kurtsoari, eta aste honetan ere janaria izan dute protagonista nagusia, baina oraingo honetan, medikuek hainbeste gomendatzen diguten frutarekin jolasean aritu dira gurasolaguneko familiak. Marrubiak, kiwiak, platanoak, laranjak eta anana brotxetak egin dituzte.Uummmm!!!!!
Egunero bost fruta ale jan behar ditugula esaten dute adituek, eta halaxe egin zuten gure txikiek, arratsaldeak zekarren lanari behar adinako indarrarekin heltzeko.
Tailerrak beste batzuetan baino denbora gutxiago eskatuko ziela ikusita, gauza gehiago eraman dute gurasoek. Hasteko, kantuan aritzeko jolasak, bozgorailu eta guzti. Ondoren, umeek eta gurasoek, denek batera jolasteko karta-joko dibertigarria.
Baina, ikastaroak ikastaro, Urretako oholtza da umeak liluratuta dauzkana. Aurreko hilabetean bezala, lanak amaitu eta aktore onenen pare aritu ziren guztiak. Aurreko astean ospatutako Oscar sarien galak sartuko zien antzerkirako harra? Baita zera ere! Gurasolagun txikiek berezkoa dute zaletasun hori. Ea egunen baten ikusten ditugun Torrezabal Kultur Etxeko oholtza gainean!
Txalo bero bat Susana eta Maiderri, tailerra antolatu zuten artista pareari!