Menu Close

PINGUINO JOSTAGARRIAK GURASOLAGUN TAILERREAN

Negua bete-betean sartu zaigu azken asteotan, eta etxetik ateratzeko aitzakia onak behar ditu jendeak. Bada, badirudi gustura dabiltzala Galdakaoko Gurasolagun taldea osatzen duten familiak, izan ere, kurtsoa hasi zenetik hiru hitzordu egin dituzte, eta zein baino zein arrakastatsuagoa izan da. Irudietan duzuen azken honetan, pinguino txikiak sortu dituzte, giro ezin hobean.

Tailer honetan, gainera, beste hiru familia gehitu zaizkio eskulanetan dagoeneko erdi adituak diren beste kideei. Izen berriak ikasteko jolas labur bat egin zuten, eta berehala ekin zioten lanari. Materiala, aurrekoetan bezala, erreza bezain merkea: plastikozko botila txikia, kotoia, fieltro beltza,  eta mokoa egiteko eva goma laranja zati txiki bat. Hilabete honetan kapitain lanetan, azalpenak ematen: Veronica, Eneko eta Markel


  Umeek berehala hartu zioten gustua kotoia zatitu eta botiletan sartzeari. Gurasoek, berriz, pinguinoaren “gabardinari” neurria hartzea bezalako lan zailagoetan trebe, hau da, talde-lan zein lantalde paregabea. Azken finean, horixe da Gurasolagunen lortu nahi duguna: ondo pasatzeaz gain, guraso eta seme-alaben arteko euskarazko harremana sendotzea

  Arratsaldeak ez zuen gehiagorako eman, eta elkarrekin egon ginen ordu eta erdia ziztu bizian joan zitzaigun. Hurrengo zitan joan den ostiralean Urreta ikastetxean bezain ondo pasatzea espero dugu. Eta seguru gaude horrela izango dela, orain arte tailerra antolatzeaz arduratu diren familiek primeran egin dute eta. Eskerrik asko Veronica, Eneko eta Markeli.

Egiten duen hotza ikusita, ziur pinguinoak etxean bezala sentitzen direla 😉