Menu Close

PIRAGUAK BILBON-KRONIKA

Giro ederra zapatuan Bilboko itsasadarrean barrena eduki genuena! Errepikatzeko modukoa!
Goizeko 10etan Basaurin geratu eta gero, metroz joan ginen San Mameseraino, eta handik oinez Bilboko Itsas-museoaren parean dagoen Bilbobenturaren espaziora. Aldageletan bainujantzi eta txankletak jantzi ostean, uretara sartu baino lehen Markelek piraguei eta arraunei buruzko azalpen batzuk eman zizkigun, gero uretan nola jokatu argi izateko.
 Behin teoria argituta, uretara sartzeko unea iritsi zen, eta bertan ikaragarri gozatu genuen, piraguetan ibiltzeaz gain, Bilboko leku esanguratsuenetako istorioak ikasi, jolasak, uretara saltoak…egin baikenituen. Itsas-museotik hasi eta udaletxeraino joan ginen, eta hortik berriz ere buelta…2 orduko kontua, partaide guztiei labur geratu zitzaiena!!! Gustura egon ziren seinale!
Partaide guztiek nabarmendu zuten oso interesgarri eta dibertigarria izan zela, ongi pasatzeaz aparte, Bilboko ikuspegi desberdin bat ezagutu zutelako.
Ahaztu gabe, milesker Bilbobenturako arduradun Txomini, gurekin hain adeitsu jokatzeagatik, eta nola ez, gurekin aritutako Markel monitoreari, egonaldia hain entretenigarri egiteagatik, eta guzti-guztia euskara jator eta argian!! Eskerrik asko guztioi!! Datorren urtean itzuliko gara, ekintza errepikatzekoa izan baitzen!
Praktikatu eta bizi!