Menu Close

PIRAGUAK BILBON

Kaixo, euskaltzale!! Oraingo honetan, eguraldi ona aprobetxatuz, kanpo-ekintza bat proposatzen dizuegu: piraguak Bilbon. Maiatzaren 27an, zapatuan, egingo dugu irteera. Goizeko 10etan Nagusia kaleko metro-geltokian geratuko gara, hortik Bilbora, eta Bilboko itsas-museoan dagoen Bilbobentura enpresarekin egingo dugu ekintza; Bilboko historia, jolasak, katxondeoa…eta dena euskaraz.
Eraman beharreko bakarra toalla, aldatzeko kamiseta, bainujantzi eta txankletak dira, eta ongi pasatzeko gogoa, noski!!
Anima zaitez gurekin etortzera, ederki pasatzeko aukera galanta baita, Bilboko beste ikuspegi batez gozatzeko aukera emango diguna.
Prezioa: Berbalagunentzat 5 euro/ gainontzekoentzat 11 euro
Praktikatu eta bizi!!