Egun zoragarria pasatu genuen joan den larunbatean Gernikan.
Goizeko 12:00etan, motorrak berotzeko pote batzuk hartzen hasi ginen, euskal kantutegia eskuan genuela. A ze abesbatza Gernikara joandakoa!
14:30ean bertso saioak erakarrita jendez gainezka zegoen tabernan bazkaldu genuen kantu eta bertsoz animaturik.
Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, giroa itzela zen. Gernikako Jai-Alaiak “Sarrerak agortuta” kartela jarri zuen. Ilara luzea frontoira sartzeko, eta euria barra-barra ari zuen, baina gu lasai geunden aldez aurretik erositako sarrerak poltsikoan genituen eta.
Horrenbeste denbora itxarotea merezi izan zuen, giroa ederra izateaz gain, saioak oso ale politak utzi zituelako. Eta, batez ere, ezin hobeto pasatu genuelako.
Hurrengo hitzordua jarrita dago: BEC (Berbalagun exhibition centre)