Nork esan du euskaldunok erritmorik ez daukagula? Eduki badaukagu, baina aukera berezietarako gordeta uzten dugu, antza.
Atzoko djenbe ikastaroa da horren erakusle.
Irudiaren erdialdean dagoen neskaren eta honen ezkerretan dagoen mutilaren aginduetara ibili ginen poz-pozik.
Ikastaro hau ikasturte honetan egin dugun azken ekintza izanik, agur kutsua ere bazuen, eta ahalik, beti bezala, ahalik eta jende gehien hurbiltzea nahi genuen. Berbalagunez gain, kalean jarritako kartelak ikusi zuenik ere bertaratu zen, eta bide batez, Berbalagun zer den bertatik bertara ikusi zuten.
Ordubete eta erdiko saio zaratatsuaren ostean etorri zen barealdia eta gure esku minduentzako merezitako atsedena. Saioarekin batera aurten Berbalagunek ere pertsiana itxiko du, irailean indarberrituta bueltatzeko. Oporrak gainean ditugu; falta dugun gauza bakarra eguzkia da. Ea gaur egindako erritoak hodeiak uxatzen dituen…