Beste behin ere euskaraz bizi eta ondo pasatu nahi dugula erakutsi dugu, oraingo honetan mahai baten bueltan bazkari eta bazkaloste eder batean. 40 lagun, talde guztietatik hiruzpalau. Asko eta asko HABEko azterketa edo bestelako arrazoia dela-eta ezin bertaratua, baina hurrengoa laster izango delako itxaropenaz.
Adin guztietako lagunak helburu bakarrarekin: Horman eskegitako banderolak dioen bezala, euskaraz bizi nahia. Berbalagunek ere beren aldarria agerian utzi nahi izan zuten, eta argazki guztiak ezin direnez jarri, horra mezua ondoen islatzen duena.
Bazkaria ondo egon zen, eta bazkalostea zer esanik ez. Ahotsak findu eta ordubete eta erdiz
Jonuren gidaritzapean kolorea eman genion urte luzez errepikatzea espero dugun hitzorduari.
Datorren urterako zita jarrita dago. Mila esker denoi eta hurrengora arte.
Biba zuek!!!