A ze erakustaldia atzo Galdakaoko berbalagunek sukaldean eman zutena!
Herriko Pepeto kultur elkartean elkartu ginen, ohi bezala. Partaide gehienek etxetik eginda ekarri zituzten etxeko lanak; gutxi batzuek, ordea, txokoak duen sukalde erraldoia aprobetxatu zuten beren maisulanak prestatzeko. 12 izan ziren orotara parte hartu zuten berbalagunak, eta baten bat ikustera ere animatu zen.
Txapelketak ez zuen ezeren faltarik izan. Partaideek izena jarri zioten hainbeste landu zuten pintxoari, gero epaile-lana egitea tokatu zitzaien, kalitate handiko mokadutxuak izan genituen dastagai eta horrek txapelduna izendatzeko lana zaildu zuen. Hau izan zen dastaketa egin aurretik mahaiak zuen itxura.
1. Beti Zabalea
2. Leongo erregina
3. Euskal delicatesen
4. Pelotazo
5. Intxurrek eta…!
6. On egin!
7. BerenjeMari
8. Berbatune
9. Gora antxoa!
10. Pizza itzela
11. Tortilagun
Bapo afaldu ondoren puntuazioa emateko unea heldu zen.
Zenabait partaide, pintxoei nota ematen, benetan lan zaila atzokoa.
Batzuek bitan pentsatu, eta nota aldatu ere egin zuten, pentsa!
Hau izan zen atzoko podium-a:
Zaporea, aurkezpena eta originaltasuna baloratu genuen.
Euskal delicatesen-ek eta Beti Zabaleak bildu zituzten puntu kopuru bera eta desenpatea egin behar izan genuen. Azkenean, Euskal delicatesen-ek lortu zuen saria eta garaikurra.
Eta, hona hemen atzoko irabazlea poz-pozik.
74 puntu bildu zituen tomate, hegaluzea, rulo gazte, kipula eta saltsa misteriotsu bezain gozoa zuen pintxo eleganteak.
Zorionak Josu!
Eta zorionak atzo etorri zineten guztioi. Beste behin ere erakutsi genuen euskaraz bizi nahi dugula eta euskaraz ondo pasatzen dugula. Urte askoan kuadrilla!!!