Menu Close

PINTXO TAILERRA

Bihar, apirilaren 22an, osteguna, pintxo hotzak egiten ikasteko aukera izango dugu.Arratsaldeko 18:30ean elkartuko gara AEK euskaltegian. Iñaki gure sukaldari maiteak bost pintxo hotz ezberdin zelan egin irakatsiko digu bihoarkoan. Gainera gure zalantza eta kexka guztiak bertan argitu ahal izango ditugu: elikagai hauxe zeinekin doa ondo, beste hauxe beste zeinekin nahastu ahal dut…
Gainera pintxoak bukatu ostean, egindakoa aprobetxatzeko asmoz, meriendatxoa egingo dugu. Haako pintxoak begien aurrean edukita zeinek ez du ba berehala jateko gogoa izango?

Anima zaitezte eta etorri gurekin! Izen ematea 5€ dira, materiala erosi ahal izateko. Eta animatuz gero deitu 94 456 41 19 telefonora edo idatzi galdakao_berba@aek.org helbide elektronikora.