Urriaren 5etik aurrera Berbataldeak martxan dabiltza berriro. Nahiz eta irailean zehar batzuk martxan ibili diren, data hau izan da hasiera formala markatzeko eguna. Dagoeneko aste honetan talde guztiak bildu dira. Ekainean lau talderekin bukatu genuen eta urrian dagoeneko bost talde ditugu, eta inoiz baino indartsuago eta gogotsuago. Honen irudi ostegunetan gaueko 21:00etan Gambrinus tabernan elkartzen den gure talde jatorra.
Taldeak inoiz baino jendetsuago daude, eta gu izugarri pozten gara. Aurpegi berriak , ideia berriak… Uda baino lehen ederto bukatu bagenuen, oporren ostean ederto baino edertoago hasi gara; eta hau hasiera baino ez da.
Beraz, gaur egun, 5 berbatalde ditugu Galdakaon eta honako egun, leku eta ordutegietan elkartzen dira:
ASTEARTEETAN 18:00etan URKI tabernan
ASTEAZKENETAN 11:30ean GURE LEKU tabernan
OSTEGUNETAN 18:00etan NEW PAKABER tabernan
OSTEGUNETAN 20:30ean ZURRUT tabernan
OSTEGUNEAN 21:00ean GAMBRINUS tabernan
Gainera, hurrengo egunetan, berriro jarriko dira martxan gure JOSTUNAK. Hor arituko dira, azken urteetan bezalaxe euskal jantzi tradizional zoragarriak josten. Urtero bezala jostunen ordutegia mantendu egingo da, eta honakoa izango da:
ASTEARTEETAN 18:00etan AEK-n
BerbaPOTEO taldea martxan ibiliko da oraingoan ere. Aurrekoan bezala hamabost egunerik behin elkartuko da eta herriko hainbat tabernetatik ibiliko da euskaraz poteatzen. Ostiraletan elkartuko da talde parrandazale hau eta hurrengo poteoa urriaren 15ean izango da.
Hauek dira egun dauden talde eta egutegiak, baina gehiago izatea espero dugu. Beraz badakizue, animatu eta hurbildu Berbalagunera, zure zain gaude eta!