Pasa berri den larunbatean Mintzaeguna 09 ospatu zen Gasteizen. Galdakaoko Berbalagun bertara hurbildu zen ederto pasatzeko asmoz. Eguerdian Gateizera heldu eta ongi etorri eta hamaiketako ederraren ostean, eta behin bertsolariak eta txalapartariak ikusita, indarberrituta eta pozez gainezka Gasteizko alde zaharrean zehar danok Tour Kultural txikitxo bat egiteari ekin genion. Benetan ibilbide polit eta interesgarria. Ezkontza eta guzti ikusi genuen Andra Mari Zuriaren balkoira, Zeledonen parera ailegatu ginenean. Gasteizen inguruko gauza asko ikasi ikasi genituen, baita barre algara ederreak egin ere. Hor ibili ginen berbalagun mordoa Alde Zaharreko kaleak gora eta kaleak behera, txirrindulari tropelen antzera, denak nahastuta eta jai giroan.
Azkenean bazkaltzeko ordua heldu eta ederto bazkaldu genuen. Baina horrenbeste janda, tripa beteta ezin etxera joan eta bertan hasi zen jendea dantza eta dantza. Batzuk hobeto, beste batzuk traketsago… baina denak alai-alai.
Hurrengoan ere bertan egongo dira Galdakaoko Berbalagunak, dantzak oso abilak ez gara izango, baina ondo pasatzeko gustuko daukagu. Beraz hurrengorarte! Guk beste urte bat emango dugu euskaraz jo ta fuego, mintzaeguna 10 heldu arte. Argazki gehiago ikusi nahi badituzue klikatu hemen.