Menu Close

IBILALDIA 2010

Bermeon ospatuko da maiatzaren 30ean IBILALDIA 2010, MARIGORAN KIKUNBERA lelopean.

Marigoran Kikunbera

Bermeoko 2010eko IBILALDIAk hedatuko dauan mezuaren oinarria da “Marigoran Kikunbera”. Gorantza datorren marean guk kikunbera egiten dogu.

Itsasoari lotutako herria izanda gorantz datorren itsasoko marea aukeratu dogu modu metaforiko batean ikastolen inguruko mugimendua definitzeko. Ikastolen marea, euskeraren marea…mundua bera dator gorantz, beran barrikuntza eta aldaketa guztiekaz. Eta horren aurrean, bigarren berbeagaz, guk, kikunbera egiten dogu; buruz murgiltzen gara marea horretan. Honek, konfiantza erakusten dau, ez dogu eta egingo kikunbera konfiantza bako uretan. Bestetik, inplikazioa iradokitzen dau, datozen “ur barrietan” bustitzeko jokaera, urrunetik begira egon beharrean parte hartuz.

Bestalde, marea gorantz dator, ez dau ondiño goia jo. Honela, zabalik izten dogu bakotxaren aportazioa marea horretarako gehikuntza izan daiten.

“Kikunbera” berba bera da beste klabeetako bat, geure keinu berezia. Batetik, Bermeo bertoko adierazpide bat dalako, eta horrek, indarra eta zehaztasuna emoten deutso leloari.

KikunIbilaldia 2010 - Bermeo - Logoa eta Leloa

Bermeoko IBILALDIA 2010eko logoa Kiku izeneko bost puntadun izarra da, itsasoko izarra. Bere bost besoak Ibilaldia osotasunean zabalduko daben bost bideak dira:

  1. ITSASOA: atal honek natura hartuko dau baitan, berarekiko errespetua eta ezagutza, ingurumenak Bermeon daukan presentzia adierazkorrena aurkeztuz, hau da, itsasoa.

  2. IKASTOLA: ikastolaren izatea eta giroa islatuko dauz atal honek, bere baloreak eta proiektua, bertako ikasleak eta irakasleak, gurasoak eta langileak oro har, talde haundi eta berezi bezala aurkeztuz.

  3. KULTURA: atal honek kultur adierazpide guztiak bereganatuko dauz. Iraganetik edan eta geroa sortzen dauan herri bat. Bizirik mantentzen dan herri anitz bat.

  4. IZARTU: guztion parte hartze aktiboa bultzatuz, herri eta eskualde mugimendua bizteko atala. Ideiak izar bizi bihurtuz, lo egozan indar eta antolakuntzak izartuz.

  5. EUSKEREA: euskerea da gure argia, gure itsas argia kasu honetan. Euskereak egiten gaitu euskaldun, ezbardin eta bakar munduan. Erabili eta bizi egingo dogu.

Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hementxe