Pasa den ostirakean aurkezpen festa polita izan genuen. Bertan Basauriko berbalagun egitasmoan parte hartzen duten hainbat eta hainbat kide elkartu ziren, urteetan zehar berbalagun izandakoak, baita aurten hasitakoak ere. Elkar ezagutzeko aukera polita izan zen, errepikatzeko modukoa!
Gure berbalagun bertsozalea den Aratzek bertso sorta polita prestatu zuen aurkezpentxoari hasiera emateko. Berbalagunek urte hauetan zer eskaini dion kontatu zigun bertsoetan. Baita bertan zer egiteko aukera dagoen…
Jarraian bideotxo polita ikusi genuen, berbalagun zer den argi uzten duena. Argazki batzuk ikusteko aukera polita izan genuen gainera…
Jarraian talde ezberdinetan parte hartzen duten berbalagunak elkar ezagutzeko unea heldu zen, eta horretarako euskaldunoi horrenbeste gustatzen zaigun mokadutxoa izan genuen. Tripa beteta eta kopa eskuan askoz errezagoa baita harremanak egitea.
Eta hori gutxi balitz, bukatzeko tabernak antolatutako kontzertutxoa ikusi ahal izan genuen. Ordu betez Josu Bergararen ahotsaz eta bere abestien hitzez disfrutatu genuen.
Benetan ondo pasatu genuen eta berriz ere elkartzeko irrikitan gaude.
Ba, lasai ibili berbalagun maitiak!!! Gabonak gainean ditugu eta ziur Olentzerok danok elkartuko gaituela!
Ba, lasai ibili berbalagun maitiak!!! Gabonak gainean ditugu eta ziur Olentzerok danok elkartuko gaituela!