Saioa bi tailerretan banatu zen.
Plastilina polimerikaz egindako figurak egiten eman genuen lehen zatia. Kolore guztietako plastilina egonda, edozer egin zitekeen, eta umeek zein helduek irudimen handia dutela erakutsi zuten, beste behin ere. Irantzuk bi eredu ekarri zituen, baina mota guztietako eskulanak ikusi genituen: elefantea, marigorringoa, txerria, dordoka, marrubia, dado bat, pultserak…Artista hutsak!
Forma hartutako plastilina lehorgailu batekin gogortzen utzi eta bigarren tailerrari ekin genion, denborarik galdu gabe. Txotxongilo artean aritu ginen bigarren zatian, eta atzo ere konprobatu genuen material sinplea eta irudimena nahikoak direla eskulan ederrak sortzeko. Zeinen panpina politak egin zituzten poltsa marroi txiki bat eta koloretako kartulina puska batekin!
Asko eman zuen atzoko saioak eta ziur ideia bikainak hartu dituztela gurasoek hurrengo tailerrak eurek gidatzeko. Laster ikusiko dugu elkar!