Menu Close

Agur eta ohore, Miren Eguzkitza bidelagun maitea

Atzoko kronika iragarri bezala, galera handia izan genuen astelehenean. 14 urte bi taldetan aritu den Miren Eguzkitza bidelagunak bat-batean utzi gintuen, eta atzo Arrazolan izan ginen kide guztiok agur esateko. Hitz onak baino ez ditugu hainbeste momentu eder eman ditugun emakume maitagarri honentzat. Anbotopeko euskara zoragarri horretaz gozatzeko aukera eman diguzu urte askoan, eta trukean bertso hau eskaini nahi dizugu kide guztion partez. Maite zaitugu, Miren!