Menu Close

BASAURIKO ABENDUKO MINTZODROMOA

Aurten lehen aldiz egin dugu Mintzodromoa abenduan, Euskararen Egunean, hain zuzen ere. Eta betiko Mintzodromoetan bezala, bi saio egin genituen: goizez 10:00etatik 11:30ak arte eta arratsaldean 18:00etatik 19:30ak arte. Beti bezala, harrera ederra izan genuen, eta orotara, bi saioak kontuan hartuta, 170 bat lagun elkartu ginen euskararen aldeko ekimen honetan.

Aurtengo hiru gaiak honakoak izan dira: “Azkarregi bizi gara”, “Urak har ditzakeen eremuetan eraikiz” eta “ Fake news-ak”. Bada, guztiz asmatu genuen, izan ere, gustura baino gusturago aritu ziren partaideak, eta batek baino gehiagok onartu zigun labur egin zitzaiela gai bakoitzari buruz aritzeko 20 minutuko tartea. Seinale ezin hobea!

Aipatzekoa da, AEK, Udal Euskaltegi eta Hizkuntza Eskolako ikasleez gain, hainbat Berbalagun eta herritarrek ere parte hartu zutela bi saioetan, baita Basauriko Udaleko ordezkari politikoek ere goizez (alkateak, Euskara zinegotziak, alderdietako ordezkariek…).

Besterik gabe, eskerrak eman nahi dizkiegu hurbildu ziren lagun guztiei, eta nola ez, datorren urtean indartsuago itzuliko gara!

EUSKARA ZEU ZARA !