Biharko mendi-irteerarako triptikoa
Bihar, mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa duzue hau. Dena delakoagatik, ezin bazarete etorri, jaso hemen hurrengo baten zeuon lagunekin egiteko ibilbide eder hau.
2016-2017 ikasturteko lehenengo mendi-irteera
Ondo etorri ikasturte berrira. Urriaren 29an egingo dugu lehenengo irteera: Gernika-Urberuaga-Atxondo-Matsamatsarre-Urtxuriña-Gordiz-Urberuaga-Gernika. Goizeko 9:00etan, Udaletxearen aurrean elkartuko gara elkarrekin 15 km egiteko. ERDU gurekin!
Irrintzi poteoa eta lehiaketa abuztuaren 10ean
BERBALAGUNek antolatuta, abuztuaren 10ean, Santa Luzian “irrintzi-poteoa eta ostean irrintzi-lehiaketa” mundiala!Umeen eta nagusien atala izango dira. Animatu eta parte hartu; ez galdu sari onak irabazteko…
