Aurten ere, Berbalagunek bere tokitxoa du Gernika-Lumoko Inauterietako egitarauan; izan ere, Inauteri Domekan, otsailaren 15ean, irrintzi-erakustaldia egingo dugu Foruen plazan. Zehazki, kultur etxeko balkoitik, euskal kulturan oihu edo zantzo ezagun hori egingo dugu, eguerdiko 12:30ean. Gainera, mozorrotzeko sasoia izanik, ohitura bihurtu da “marro” jantzita egitea.
Bide batez, gogoratu, otsailaren 10ean, irrintzi-tailerra antolatu dugula Gernika-Lumon. Arratsaldeko 18:30etik 20:30ra arteko saioa izango da Pasealekuko frontoiaren atzeko aretoan. Egun honetan, zure eztarria berotu ahal izango duzu, igandean irrintzi dotoreagoa egiteko.
Gerturatu zaitez eta gozatu gure irrintzilariez. Esperientzia aparta baita!
