Ekaineko Ezetz Jakin lehiaketan bi emakumek eskuratu dituzte sariak. Magali Jaiok hilabeteko sari nagusia jaso du, Mai-Ona dendak eskainitako kutxa bat bertoko produktuekin. Magalik, beste hainbat parte-hartzailek bezala, galdera guztiak egoki erantzun ditu, eta egindako zozketan bera izan da saritua. Bestetik, Maria Luisa Asla izan da parte hartu duten guztien artean egindako zozketako zorteduna: 20€ko bonua Gernika-Lumoko establezimenduetan erabiltzeko.
Horrenbestez, bete dugu ikasturte honetako Ezetz Jakin lehiaketako ibilbidea. Zortzi hilabetetan zehar aritu gara, ehundaka erantzun jaso ditugu, eta horietatik 16 saridunak. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, baina bereziki hilabetero sariak eskaini dizkiguten taberna, jatetxe zein establezimenduei. Ikasturte ederra izan da, eta datorrena ere horrela izatea espero dugu.
Besterik gabe, uda on eta segi euskaraz!