Ikasturtea bukatzeko, Ibon Sarriugarte Berbalagunak surfa praktikatzera gonbidatu nahi izan gintuen, eta azkenean, antolatu dugu kirol hori ezagutzeko saio bat. Ekaineko 2.astean (9tik 13ra bitartean), Lagako hondartzan egingo dugu goiz batean Ogoñope Surf Taldeak lagunduta. Aurreko astean, ekainaren 5ean, data zehatza finkatuko dugu, olatu, mare eta eguraldiaren iragarpenen arabera.
Izena ematea dohainik izan arren, ezinbestekoa izango da, plaza mugatuak baitira. Horretarako, Gernika-Lumoko Berbalaguneko telefonora mezua bidali (600482010) ekainaren 4a baino lehen.
Gernika-Lumoko Berbalagunetik, argi utzi nahi dugu ez dela surf ikastaro ofiziala, eta surfa ezagutzeko, ondo pasatzeko eta euskaraz aritzeko helburuarekin antolatu dugula. Beraz, Berbalagun ez da gertatu daitezkeen arazo eta ezbeharrez arduradun egingo.
Laburbilduz, ekainaren 4a baino lehen izena eman beharko da, 5ean data zehatza finkatuko dugulako. Saioa, ekainaren 9tik 13ra arteko goiz bakar batean egingo dugu Lagako hondartzan. Informazio guztia Whatsapp bitartez hedatuko da.