Menu Close

Apirileko irabazleak: Ariane eta Ainhoa

Apirilean 65 erantzun izan genituen Ezetz Jakin lehiaketan, eta guztiak ondo erantzutearren Ariane Uriartek jaso du saria: 2 lagunentzako asteburuko afaria Musutruk kafe antzokian. Bestetik, parte-hartzaile guztien artean egindako zozketan, Ainhoa Garciak eskuratu du 20€-ko bonua Gernika-Lumoko establezimenduetan gastatzeko. Gozatu sariaz, bikote!

Bestalde, maiatzeko lehiaketa ere abian da. Basati jatetxeak galdera guztiak ondo erantzuten dituztenen artean 2 lagunentzako asteburuko afaria eskaini digu. Dena dela, hori ez da izango sari bakarra; izan ere, ohiko 20€-ko bonua ere banatuko dugu.

Hilabete betea daukagu Gernika-Lumon, makina bat ekitaldiz josia. Halere, ez utzik egin, eta hasi erantzunak bilatzen.

Horra online esteka: https://labur.eus/QAjPn