Menu Close

Inauterietako irrintzi erakustaldia

Martxoko lehen asteburura arte itxaron behar izan dugu Inauteriak ospatzeko, eta, Berbalaguneko irrintzilariek haien tartetxoa izan dute Gernika-Lumoko Kultur Etxeko balkoitik irrintzia botatzeko. Inauteri domekan, tradizioari jarraituta, 13 Berbalagunek marroz jantzita egin zuten bildutako jendearen aurrean. Ostean, lehortutako eztarriak errekuperatzeko, Picasso tabernan otordu ederraz gozatu zuten.

Aukera paregabea da zaletasun hori partekatzen dutenak elkartzeko, eta, jada, Gernika-Lumoko Inauterietako programan finkatuta dagoen ekitaldia da irrintzi erakustaldia.

Datorren urtean ere hor izango gaituzue, baina bien bitartean, ea udan zehar ere irrintzi erakustaldi gehiago egiteko aukera dugun.