Urteko lehenengo Ezetz Jakin lehiaketa Aritz Arruti gernikarrak irabazi du; hala, Ai Ene jatetxean bi lagunentzako otorduaz disfrutatu ahal izango du. Bestetik, parte-hartzaile guztien artean egiten den zozketako irabazlea Ibon Sarriugarte artiarra izan; hortaz, 20€-ko bonua eskuratu du Gernika-Lumoko establezimenduetan gastatzeko.
Otsaileko galdetegia ere martxan dugu, oraingoan, Karnalito jatetxe mexikarrak 2 lagunentzako afaria eskaini digu. Horretarako, hilabete honetako hamabost galderei zuzen erantzun behar diezue. Beraz, ekin erantzunak bilatzeari!
Horra online galdetegia egiteko esteka: https://labur.eus/QAjPn