Menu Close

Otsailaren 6an, mintzodromoa

Gernika-Lumoko BERBALAGUNetik ikasturte honetako lehen mintzodromoa otsailaren 6rako antolatu dugu. Goizeko 10etan Astran elkartuko gara, euskaraz era lasaian eta erosoan makina bat gairi buruz hitz egiteko: bidaiak, ikus-entzunezko kontsumoa, zaletasunak… Ekimen honen helburua, euskaraz hitz egiteaz eta praktikatzeaz gain, beste talde batzuetako kideekin harremantzea ere bada; izan ere, herriko euskaltegietako ikasleez gain, Foruko barnetegiko ikasleak eta BERBALAGUNeko partaideak ere gertura daitezke.

Izena emateko, edo informazio gehiagorako: 600482010.