Menu Close

Ezetz Jakin arrakastatsua azaroan

Ikasturteko lehenengo aleak izugarrizko erantzuna izan du; izan ere, 133 galdetegi jaso ditugu guztira. Biba zuek! Galdera guztiak ondo erantzun dutenen artean Unai Martin izan da irabazlea. Hark lagunekin partekatzeko 3 pizza handi eskuratu ditu Donna Pizzari esker. Bestalde, Mikel Guarrochenarentzat izan da 20€ko bonua (bere amak jaso du saria).

Abenduko hamabost galderak ere prest ditugu. Kasu honetan, Junira jatetxeak bi lagunentzako asteburuko otordua eskaini digu, eta hilaren 26ra arteko epea izango duzue erantzun egokiak aurkitzeko. Galdetegi fisikoak ohiko tokietan aurki ditzakezue; online egiteko esteka, berriz, hona hemen: https://labur.eus/QAjPn .

Ea aurreko hilabeteko partaidetzaren langa gainditzen dugun.

Zorte on!