Lur Uribarren mendi-gidariak hitzaldi zinez interesgarria eskaini zigun hilaren 8an Gernika-Lumoko kultur etxean. 40 lagunetik gora elkartu ginen eta guztiok txundituta bukatu genuen. Uribarrenek azaldutako bizipenak zein erakutsitako bideoak harrigarriak izan ziren, ikusleon artean interes handia sortu zutenak. Haren erronka pertsonal nagusia ez ezik, Ama Dablameko igoera, proiektu solidarioa ere aipatu zigun: euskara eta nepaldarrez egindako liburu ilustratua.
Nola eskertzen diren horrelako ekintzak beharrizana duten herrialdeetan.
Eskerrik asko Lur zure prestutasun eta hitzaldiagatik!