Gernika-Lumo – San Kristobal – Goikoerrota – Metxika – Sallobante – Bizkaigane – Bastegieta – Gernika-Lumo ibilbidea egin genuen larunbatean, 13 km. Eguraldia lagun, 43 BERBALAGUNkide eta txakur bat elkartu ginen elkarrekin goiza pasatzeko.
Goizeko 9:00etan Foru plazan elkartu, eta hortik abiatu ginen, …
Foruko San Kristobalen geldiunea egin genuen; GPX Viewer aplikazioa jaitsi eta bakoitzaren telefonora ibilbidearen tracka bialduta, Txikik eta Iratxek azaldu ziguten nola erabil daitekeen.
…, ikasten, ikasten, …
…, Goikoerrotan geldiunea azalpenak emateko… ;
… “Azkar” txakurra ere pozik ibili zen…, …
…, Metxikarantza, …
Bizkaigane tontorrean atsedena hartu genuen, … “Burdin gerrikoa”, Franco hor egon omen zen, … ; eta lo, non egiten ote zuen lo Francok? …
Taldeko argazkia…
Zenbat gauza dakizkien Iratxek baina!
KORRIKAko bufa ere soinean eraman zuen!
Bizkaiganetik (387m) jaisten, …
Metxikako eleiza… ,
… zuek bai dotore!
…, txiri-txiri beherantza …, …
Horiek ondino Bizkaiganen?
… Kosnoagatik jaisten …,
… udagoieneko koloreak… , …
…, orbelak zapaldukeran krask eta krask… ,
… basatza apur bat ere batu genuen…
Ordu batean bueltan Gernikan!. Hemendik aurrera, tragoak, kroketak, txitxiburduntzia, olagarroa, …
Gora BERBALAGUN!!!!!!!!
Oharra: Hurrengo irteera abenduaren 29an izango da.