“Txikik” prestatzen dizkigun irteerak zein baino zein politagoak dira.
Autobusak Eatik kilometro bira edo utzi gintuen eta Urtubiaga burdinolarantz abiatu ginen.
Bide dotorea, …
Ez daukagu urrun joan behar ur-jauzi bereziak ikusteko, …
Urtubiaga Burdinolaren lehenengo datuak XVIII. mendean agertzen zaizkigu, 1725ean.
Ur-errota baten ondoan burdinola “berria” eraiki zela aipatzen da bertan.
Errota honen errotarri batek gaur arte iraun digu.. .. Berton banatu genituen Moisesek prestatutako triptikoak
Bere burdin-ekoizpenak Burdeosera eramaten zituzten itsasoz.
Hau ermosurie!!!
Eguraldia lagun, inguru aparta, lagun aproposak, euskera, …, zer gehiago eska daiteke?
Ilaran joan behar, bata bestearen atzetik, …
Idie-iratxea gu baino handiagoa.
Naturak zelako kapritxoak dituen, ezta?
Natxitura heldu ginen.
Ibarrangelurantz …
Lihoa zein den baten bat azalpenak ematen ibili zen, …
Arbolizen atsedena hartu genuen. Zeozertxo jan eta aurrera …
Hankie hankien ganean, zuok bai lasai …
“Torre”ren etxea ezagutu genuen. Hau bai parajea!
Bidea ikasi dugu, …
Elantxobe gainean …
Izaro uhartea bistatik galdu barik ibili ginen.
Gora eta gora be egin behar izan genuen.
Ogoño gainean ia kabidu be ez ginen egiten.
Talde argazkia “Orkonek” aterata.
Aitabitxi eta besoetakoa. Mokotsik egin diozu aurten?
Argazki dotorea gero!
Lagaburun.
Buelta hartu, ziaboga egin eta lehengo bideari eutsi zioten.
Ikuspegi zoragarri hori uzteko penatan ibili ziren batzuk.
Ala neskak, besteek alde egin dizuete, mugitu!
Laga hondartzara jaisten, …
Heldu gara!!!! Inoiz ikusi duzue Laga prespektiba honetatik?
Heldu eta autobusa izan genuen zain. Trago bat hartzeko astirik be ez zigun eman!
Autobusaren aurrean argazki batzuk atera eta gure zaintzaileak zain zeuden denok autobusara sartu arte.
Argazki dotorea, ezta? Hau markoaren barruan sartu beharko dugu!