Euskeraren egunaren barruan “Hamaika orduko irakurraldia” egin genuen atzo, Elai Alai areto txikian. Aurten Baleen Berbaroa liburua aukeratu dugu. Goizeko 9:00etan adarra joz eman genion hasiera ekitaldiari eta etenik gabe iluntzeko 20:00ak arte ekin genion lanari.
Azken irakurraldia idazleak berak egin zuen eta txalo zaparrada itzela jaso zuen amaieran. Moises E.n bertso hunkigarriaz amaitu genuen saioa.
Ikastetxe guztietako ikasle-irakasle pasatu ziren euren saiotxoa egitera.
AEK eta Udal Euskaltegietako ikasle-irakasleek ere parte hartu zuten.