Maite eta Sonia, zelan da? ONENAKKKKKK
Hara, gurekin etorri zen bikote belgarra eta Mander euren umetxoa.
Zazpi aste baino ez dauzka eta gure beste km egin zituen. Hauek bai morala!
Zer da hau Murueta ala Benidorm?
Muruetako tabernakoak be gurekin negozio itzela.
Hara, izparrangia be salgai dute hemen.
Arteagarrak eta ibarrangeluarrak ez dute dirurik gastatzeko, ala?
Taberna bete genuen, guk bai mendi irteera egin!
Hemen datoz ardi galduak ere, non galdu zarete ba?
Muruetako auzoak ezagutzen.
Pasiflora, hori bai dotorea! Nork daki zertarako erabiltzen den?
Hortensiak dira horiek?
Oihanean barrena….
Heldu gara Muruetako puntera.
Pribilegiatuak gara, a zelako parajeak!
Ereñozarreko San Migel gu babesten.
“La Ola” egiten, zuek bai trentiñe!
Iladan joan behar, bide hestua da eta.
Muruetako teileria zaharra berriztuta (harrobia, tximinia, lantegia, …)
Bide hestutik pasatu behar …
Nor izango da azkena? Uxue, zeu?
Hauek trapitxeoan?
Gure gidaria, oraingoan, artaldea batzen daukagu.
Errenteriako zubian muga pasatu ala ez erabakitzen. Amaitu dugu ibilaldia. Orain denok ardo dastaketara!
Oharra: Datorren ikasturtera arte, urrira arte, ez dugu beste irteerarik egingo. Ondo pasatu oporrak. Ikusi uztailaren 5eko Busturialdeko HITZA, bertan irteerako albistea eta argazkia agertzen da eta.