Menu Close

Mintza Eguna Elizondon

Aurton 29 lagun joan gara Gernika-Lumotik Mintza Egunera, egun horretan ezin dugu hutsik egin. Urtero-urtero erromes joaten gara Euskal Herriko beste Berbalagunkideekin egotera eta eguna ospatzera.
Elizondokoek harrera itzela egin ziguten, hamaiketako ederra, gida ezin hobea, bazkari zoragarria eta aparteko erromeria prestatu zuten. Eskerrik asko Elizondo.

Urdaibaiko “labeldun produktuak” hemen. Muniategik Uribe Kostara alde egin zuen, baina Mintza Egunean eskualde-mina edo izaten du eta beti etortzen zaigu. Gurekin joandako batzuk falta dira argazkian, non ote daude?
Heldu bezain laster markatu gintuzten, pegatinak paparrean jarri eta egunari hasiera eman genion.

Arratek ere, Uribe Kostan bizi arren, Urdaibaien ditu bere sustraiak.

Gure gidariak herriari buruzko aparteko azalpenak eman zizkigun. “Hemen frontoia eta Merkatuko plaza dugu. XX. mendearen hasieran herriko frontoiak eta baita merkatuko plaza ere, baztandar guztiak elkartzeko puntuak ziren. Frontoiekin batera hemen erreboteko plaza dago, Laxoan jokatzeko lekua”.

“Arkupeak. XX. mendearen hasieran hemen zegoen Baztango merkatua. Baztango herri guztietatik etortzen ziren nekazariak eta abeltzainak beren produktuak saltzera. Gehienak oinez etortzen ziren herri ezberdinetatik, eta meza entzun ondoren arkupeetan jartzen ziren salmenta egiteko”.

Herriko plaza eta Baztango udaletxea. Baztango batzar orokorretan, baztandar guztiek parte hartzen zuten eta Elbete eta Elizondo artean zegoen zubi batean egiten zen. Gaur egun ezagutzen dugun udaletxea XVII. mendean eraiki zen”.

Bertsolariek ere ondo baino hobeto bete zuten euren lana. Txaloak eurei!

Neska kuadrilla horrek ere ekainaren 4a aukeratu zuen despedida egiteko. Ezkongaiaren adarren gaineko bertsoak ere ederto borobildu zituzten bertsolariek.

Hona hemen AEKren euskaltegia, Suinki da bere izena. Bizkaieraz badakigu zer den suinkia, alabaren nobioa gurasoentzat. Zer esan nahi ote du izen horrek Baztanen?

Amelingo Txirularia bezala aritu ziren gure musikariak, eurek musika jo eta gu euren atzetik herrian zehar.

Hara zelako uz-jauzia herriaren erdian, paraje zoragarria.

Urdaibai, bai, bai! Ez egin salto errekara gero! Maite enteratu zinen nongoa den zure ondoan dagoena? Donostiakoa, ezta? Baina Gernika inguruko kontuak majo dakizki.

“Txokoto auzoa eta Baztango etnografia museoa. Txokoto auzoa Elizondoko nekazarien auzoa zen orain dela gutxi arte. Etxe mota hau handia baina baita funtzionala ere bazen, beren ikuiluarekin, bizilekuarekin eta sabaiarekin edo biltegiarekin”.
Javier Ziga artistaren margo bilduma museo honetan jarri dute, Ziga Fundazioak Baztango Udalari eman zion bilduma.

Mintza Bermuta izan genuen. Zenbat edan zenuten?

Aterkia, ligatzeko teknika berria ote da ba? Solomoa eta piperrak aurrean dituzue, ez duzue jan behar ala?

Joseba Andoni gure eguraldi gizonak aterkia eramateko esan zigula uste genuen, baina guk txarto ulertu genion guardasola eramateko esan omen zigun. Aparteko eguraldia egin zuen.

Jon Mikel Goiko omenaldia jasotzen.

Pina, hitz politak eta txalo zaparrada jaso zuen Jon Mikelek. Gora Goiko!

Makinatxu bat argazki atera genizkion geure herriko omenduari.

Batzuek esku-lanak ere egin zituzten, ezta?

Aitor triste egon zen ez ziotelako omenaldirik egin, baina Sonia konturatu zen eta lora ederra oparitu zion. Gora Aitor!

Bilboko beste mutil honek ere loratxoa jaso zuen. Gora zeu ere!

Erromeria ezin falta gaurkolako egun baten.

Ok! Ea mutil, “hankie gora, ointxuek eta, saltoa eta bueltie” Zelan ez dakizula dantzan? ekin, ekin.

Joseba, hori da hori dantzan egitea! eguraldia iragartzea baino zailagoa dela? bai zera!

Elizondoraino joan behar horrelako esne-makina ikusteko!

Elizondon ez ginen gogoratu, baina bidean konturatu ginen gure omenduarekin ez genuela argazkirik atera. Autobusa Iurretan geratu eta Durango mendiak atzean ditugula argazkia atera genuen.

Ea Jon Mikel, erakutsi pina ba.

Datorren urtean gu barriro joango gara Mintza Egunera. Beraz, aurton Sakira ikustera joan zaretenok edo eguna ahaztu zaizuenok edo enteratu ez zaretenok adi egon etorri gura baduzue.