Menu Close

Amantalak hasi eta amaitu

Bai, bai, ekainean hasitako ikastaroa uztailean amaitu da. Hogeita bi lagun inguruk jostorratza dantzan ibili dugu nahi izan dugun moduko amantala josi arte. Harro baino harroago erakutsiko dugu geuk egindako lana; dotoreagoak beharbada egongo dira baina gurealakorik ez.

Hona hemen ikastaroko argazki batzuk:
Irakasleen aginduetara lehenengo egunean modeloa aukeratu, oihala moztu eta ….
… bainikak egiteko hariak ateratzen ibili ginen.
Hariak atera eta berriketa gozoan batzuk, galdetu bestela Murieli, Saioari, Junkali eta Maitzari.

Irakasleak adi, nork zer galdetuko, erantzuteko prest. Oihalaren kolorea ere norberaren gustuaren araberakoa: urdina, berdea, zuria, granatea, …

Hemen ikasle aurreratuenak bainikak egiteko txuleta eta guzti. Bego eta Xiomara den-dena kontrolpean duzue? Zuok behintzat amantala atoan egingo duzue…!

Azken egunean, hondartzara joan ez zirenek, Iparragirre bera ere inbiditan ipini zuten, eurek egindako amantalak kale erdian ikusgai jarri zituztenean. (Seguruenik amantalei buruz ari da kantuan) Izan ere horiek bai amantalak, horiek! Onenak zarete.