Ekainaren 17tik 29ra ikusgai daude ikasturte honetan hainbat tailer edo ikastarotan egindako lanak. BERBALAGUNek ere bere aportaziotxoa egiten du eta hara oraingoan zer jarri dugun ikusgai.
Dendetako plastikozko poltsak birziklatu eta honelako gauzak egin ditugu: azpilak, loreontziak, kanpazoak, bitxi-ontziak, gozoki-ontziak, jostailuak gordetzeko ontziak, bainugelarako ontziak, kapelak,… Irudimena martxan jarri eta eskuak erabili besterik ez dugu egin.
Kultur Etxera hurbiltzerik ez daukazuenok hemen dauzkazue adibide batzuk:
Erakusketan dugun gunetxoa.