Menu Close

“Gure azala nola zaindu”

Ekainaren bederatzian ordu beteko saio bi izan genituen, bata goizean eta bestea arratsaldean. Carmen Navarrok azaldu zigun azala nola garbitu behar dugun, nola hidratatu, eguzkitan jarri aurretik zer egin behar dugun, ozpinaren onurak, … Geneuzkan zalantzak argitzeko aukera izan genuen.

Bertan atera genituen argazki batzuk dituzue hauek:
Carmen Navarro lehenengo azalpenak ematen.

Azala nola “exfoliatu” behar dugun azaltzen.

Bertaratutakoak Carmenek zer esango adi ikusten ditugu.

Halako gauzak andrazkoen kontua ez eze, gizonezkoen kontua ere bada.

Zer kontatzen ari zaizue, bada?

Sorpresatxoa ere eduki genuen, partaide guztioi zozketarako zenbaki bana eman ziguten.

Hara Idoiaren poza, hoba ez. Aurpegia garbitzeko saio bat tokatu zitzaion.

Eta bigarren saioa nori tokatu zitzaion? Txartela eskuan duen horri.

Arratsaldeko saioan Nereari tokatu zitzaion “modelo” egitea.

Alberto, zer esan digu Carmenek? azala beti garbi eduki behar dugula, ezta?

Hauek eguzkiari aurre egiteko prest daude, ezta Maite?

Nerea, aurpegiko azala dohainik garbituko duzu, zuk bai zortea!

Zer Karmen, zeu ere pozik, ezta?