Maiatzaren 21ean Gernika-Kortezubi-Arteaga-Kanala-Tremoia-Ibarrangelu egin genuen, guztira 15 km. Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean elkartu ginen irteerara apuntatu ginen 70 lagunok. Taldea hazten hazten daukagu, gero eta jendetsuagoak dira gure martxak. Antza lar ondo esaten diegu etortzen direnei, propaganda ona egiten digute-eta. “Txiki” Elgezabalek paraje zoragarriak ikustera eramaten gaitu, zein baino zein politagoak dira gure irteerak.
Gozatu Jon Mikelek atera zituen argazkiak ikusita:
Taldearen argazkia Tremoian atera genuen.
Irten baino lehen, koordinatzaileak egunerako Iratxek prestatutako triptikoak eta Urdaibaiko mapak banatu eta gero ekaineko ekitaldien barri eman zigun.
Erreka hegaletik zehar Kortezubirantza.
Paraje ikusgarriak geureak!
Gernikatik Arteagaraino konpontzen ari dira bidea, itzel geratuko da.
Erreka hegaletik zehar Kortezubirantza.
Paraje ikusgarriak geureak!
Gernikatik Arteagaraino konpontzen ari dira bidea, itzel geratuko da.
Kortezubira heltzen gaude.
Batzuk paseoan, beste batzuk jorran; piper-jorran ala arto-jorran?
Arteagan gaude.
Urdaibai Bird Center, txorien behatokia.
Arteagako Gaztelua 1860. urtean eraiki zuten Bizkaiko leinu garrantzitsuenetarikoa izan zen arteagatarren dorretxe zaharraren aztarnen gainean.
Gure argazkilaria fin ibili zen. Zer da? onddoa?
Muruetako telleria bistan.
Sugeak bezala mugitu ginen, burua aurrean eta buztana atzean.
Ozolloerrota, marea errota. 1683. urtean eraiki zuten. Itsasgorez eta itsasbeherez baliatzen zen errotarria martxan jartzeko.
Sasoia izan ez arren, anguleruak prest.
San Lorentzo XVI. mendean eraiki zuten gaur egunera arte heldu den ermita. Leiho bitxia du, X. mendekoa.
San Lorentzo ondoan kopautxua egiten.
Bitxiak dira Ozolloerrotako errotarriak, hareharrizko bloke baten landutakoak baitira.
Berde zoragarria Euskal Herrikoa.
Muserako bat falta duzue. Gaur “Torre” ez zaigu etorri eta.
Urdaibai, urdeen ibai. Ugariak izango ziren iraganean ere, toponimiak hala diosku behintzat.
Artadi kantauriarrean emakumeak nagusi.
Baso beti berde honetan artea da nagusi eta berarekin batera hainbat zuhaitz, zuhaixka eta belarkara agertzen dira, hala nola, gurbitza, ereinotza, txorbeltza edo elorri zuria.
Bigarren proseziñoa Gernikan zehar. Gora gu eta gutarrak!!!!!!!!!!!!
Oharra: Hurrengo irteera ekainaren 25ean, Muxikarantz. Ostean Atxelipe txokoan ardo dastaketa. Ikasturteko azken irteera izango da. Agendan apuntatu.