Menu Close

29an ikasturteko azken irteera

Hona hemen “Torre”k ateratako argazkiak, txanda honetan bera dugu argazkilari.

Indarra hartzen ibili ginen Bastegietarako aldatsari ekin baino lehen.

Aldapan gora berba gutxi.

Beno, batzuk aldatsean gora ere gai dira irrintziak egiteko, ezta Maite?

Paraje zoragarriak! “Txiki”k badaki inguruan dugun aberastasuna erakusten!

Gerizpea ere aproposa gure ibilbiderako.

Idie be dotorea!

Zelan da batueraz idie?

Lehenengo kopautxue hemen egin genuen,

Madalen auzoan.

Hara, Lumoko eleiza ere! San Pedro eguna eta bertako jaiak!

Berba egiteko moduan gaude.

Madalen auzoko agroturismo aurrean sartu ginen Elenari eta Amaiari agur egiteko eta hortik Santa Luzia auzoa ikusteko.

Errepidean ezkerretik ibili beharra dago.

Mikiene errekarantza

Donejakue bidearen kontrako noranzkoa …

Bagoaz, txiri-txiri Santa Luziarantza …

Paraje berde dotorea dugu gero!

Arribaltzara heltzen.

Laster amaituko dugu martxa.

Santa Luzia auzoan Ana Zabala zoriondu genuen, abestu, mosutxu batzuk eman eta hurrengo urtean data berean zorionduko dugula esan genion.
Oharra: Datorren urrira arte ez dugu beste irteerarik egingo. Zeuon kontura egin orain “Txiki”k erakutsita ikasi ditugun ibilbidetxoak. Eskerrik asko “Txiki”