Menu Close

Bilboko Cristina Lavish diseinatzailea gurekin

 Atzo aukera aparta izan genuen Bilboko Cristina Lavish diseinatzailearen arropa ikusteko, janzteko, ehunekin gozatzeko, erosteko, desfilatzeko, eta Cristina bera ezagutzeko. Ederto baten pasatu genuen.

 Hiru-lau berbalagunkide prest izan ziren arropa guztia probatzeko…

 … denen aurrean desfilatzeko….

… oihal bereziak, onak erabiltzen ditu Cristinak bere lanean.

 Ordu bitan, aspertzeko astirik ez genuen izan.

 Hara zeinen ondo geratzen zaion soinekoa Amaiari!

 Eta Itsasori prakak?

prakak, gona,… dena ondo;  horretarako baleta  ere egin behar da.

 Gure farmazeutikak ere itxura polita, ezta? Praka dotoreak!

 Jaka hori amitu gabe dago oraindik, baina hori ere probatu egin behar!

 Prakak, gonak, soinekoak, lepokoak, zapiak, nezeserrak, txanoak…

Itzel pasatu genuen. Cristina ere saldutakoarekin pozik! eta gurekin euskeraz egiteko egin zuen ahalegina eskertzekoa da.
Oharra: Hurrengo desfilea ekaina aldera izango da.