Menu Close

Luken Lamikizentzat abenduko saria

Luken Lamikizentzat izan da abenduko “Ezetz jakin” lehiaketaren saria, ZALLO BARRI jatetxean bi lagunentzako afaria. Bera ezin izan zen etorri saria jasotzera, eta bere izenean ama bialdu zuen.

Oraingoan, 72 erantzun jaso ditugu.

Atzotik kalean dituzue urtarrileko  galderak; bete erantzunak eta sartu kultur etxean dugun postontzian urtarrilaren 31rako. Ea HIRU SAKU jatetxeak emango duen saria zeuretzat den.