Apirileko Ezetz Jakin lehiaketako sariak banatu ditugu, eta Eneritz Odriozola izan da irabazle nagusia. Berak, bi lagunentzako asteburuko otordua irabazi du Hiru Saku jatetxean. Parte-hartzailearen saria, aldiz, Izaro Agirrerentzat izan da: 20€ko bonua Gernika-Lumoo establezimenduetan erabiltzeko. Pasa den hilabetean galdetegiak betetzeko denbora gutxi egon bada ere, Aste Santuko oporrak medio, parte hartze kopuru polita izan dugu, zehazki, 75 galdetegi.
Lehiaketak ez du etenik, eta maiatzeko Ezetz Jakin ere martxan dago. Oraingoan, Sasoie jatetxeak eskaini digu 2 lagunentzako asteburuko otordua; hori lortzeko, hamabost galderak zuzen erantzun beharko dituzu. Halere, galdetegia bidaltzeagatik soilik, parte-hartzailearen sari eskura dezakezu, hots, 20€ko bonua Gernika-Lumoko establezimenduetan gastatzeko.
Gogoratu erantzuteko bi bide dituzula, bai online, bai fisikoa. Paperean betetakoa kultur etxeko postontzian sartu behar dugu; internet bidezkoa, berriz, online bidali. Horra esteka: https://labur.eus/QAjPn
Zorte on!


