Menu Close

Izaroren garrantzia hegaztien migrazioan

Maiatzaren 14an, Gernika-Lumoko kultur etxean, Luis Betanzos Lejarragak eta bere lantaldeak Urdaibaiko uharteak hegaztien migrazioan duen garrantziaz hitz egingo digu; izan ere, duela urte batzuk, hiruzpalau urteko ikerketa egin zuten toki estrategiko honetan. Egindako lana hobeto ulertzeko, azalpenaz gain, orduko datu, argazki eta informazioa erakutsiko dizkigu.

Sarrera dohainik izango da, baina izen-ematea ezinbestekoa da. Horretarako, hilaren 13a baino lehen idatzi Whatsappa 600482010 telefonora.

Ziur bitxikeria piloa aterako ditugula. Zatoz!